Kim Tillie fitxaketa baskonista berria gaur goizean izan da aurkeztua Villasuso Jauregian.
Jokalariak hiru urte sinatu ditu eta 14 zenbakia jantziko du. Komunikabideen aurrean eginiko lehen adierazpenetan “Baskonia bezalako talde historiko batera etorri izanaz oso pozik nago. Aurrera pausu handi bat da niretzat” adierazi du frantziarrak.
Frantziarrak behin baino gehiagotan errepikatu du Baskonian egoteak aukera handia suposatzen duela berarentzat. Egun hauetan, Thomas Heurtelekin batera, Frantziar Selekzioaren kontzentrazioan dabil lanean. “Thomas oso pozik dago nire fitxaketarekin. Lan egiteko eta taldeari laguntzeko intentzioz nator Gasteizera”.
Gainera, “nire jokoaren arlo guztietan lan egitera nator: energia, puntuak, erreboteak, defentsa, etab.” adierazi du Tilliek.
Europan izandako esperientziari buruz, “Frantzian bi urtez jokatu izan dut Eurocupa. Esperientzia izan arren, argi dut Euroleaguea jokatzea aurrera pausu bat dela. Hori dela eta, hobetzeko eta taldea ahalik eta urrunen heltzeko helburuaz, gogor egingo dut lan entrenamenduetan” aitortu du.
“Euroloeaguea jokatzea fisikoki gogorragoa da, baina arin moldatuko naiz. Azken finean jokalari fisikoa naiz eta astean bi partidu jokatzea ez dut hain zaila ikusten” adierazi du jokalari baskonista berriak.
Bere postuari buruz ere azalpenak eman ditu. “Izatez hegaleko pibota naiz, baina azken bi urteotan pibot bezala jokatu dut Murtzian. Bi postuetan joka dezaket. Kanpotik jaurti dezaket, baina barne jokoan ibili naiteke ere. Ez daukat lehentasunik”.
Escucha las declaraciones de Kim Tillie
[flickr_set id=”72157645912929683″]