Fitxaketa berria Alemaniako ligatik dator eta bi denboraldirako kontratua sinatu du.
Khadeen Carrington da KIROLBET Baskoniaren azken aurpegi berria. 1995an jaiotako eta 1.93 metroko fitxaketa berriak Trinidad Tobagoko nazionalitatea du, eta bi denboraldirako akordioa sinatu ondoren, txapeldunaren laugarren fitxaketa bilakatu da 2020-21 denboraldiari begira.
Talde gasteiztarrak bere kanpoko lerroa indartu du eskolta zein base posizioan joka dezaken fitxaketa berriarekin, Khadeen Carrington alegia. Trinidad Tobagoko jokalariak MHP Riesen Ludwisburg alemaniarrean jokatu zuen iaz. Bertan Bundesligako txapeldunorde izan zen denboraldian zehar 17.2 puntu, 3.9 errebote eta 3.2 asistentzia lortuz bataz beste. Gainera, hiruko lerrotik %42.3a lortu zuen eraginkortasun handia erakutsiz.
Bere kirol ibilbideko lehen pausuak Seton Hall unibertsitate estatubatuarrean eman ondoren, Khadeen Carrington Europara etorri zen 2018 urtean. Lehen pausuak Montenegron eta Belgikan eman zituen eta iaz BBL alemaniarrean jokatu zuen ligako hirugarren saskiratzaile onena bilakatuz.
Baskoniaren azken fitxaketa jokalari ezkertia da, fisiko indartsua du eta kanpoko saskiratzeetan izugarrizko eraginkortasuna eskainiko dio taldeari. 2020-21 denboraldian Khadeen Carrington Dusko Ivanovicen aginduetara jarriko da KIROLBET Baskonia berria indartuz.