Baldwinek bere bizitzako unerik garrantzitsuenak errepasatzen ditu saskibaloian eta bizitza pertsonalean bere bidea markatu duten bost abestiren bidez.
Kamar Baldwinek, denboraldi honetako Baskoniaren aurpegi berrietako batek, bere mundu pertsonalenari leihoa irekitzen dio bere bizitzako Playlist-aren bitartez. Elkarrizketa honetan, joko-antolatzaile estatubatuarrak bere bidea markatu duten uneak errepasatu ditu, bere jaioterrian egin zituen lehen urratsetatik hasi eta Gasteizera iritsi arte. Aukeratutako abesti bakoitzak fedearekin duen lotura sakona, familiarekiko esker ona eta kantxa barruan eta kanpoan eraldatu dituen esperientzia erakusten du.
- He’s Able
Baldwinek Winderren, Georgiako hiri txiki batean, hasi zuen bere bidaia. Berarentzat, orain dagoen lekura iristea Jainkoaren benetako oparia da. Horregatik, He ‘s Able aukeratu zuen bere haurtzaroa eta lehen ametsak irudikatzeko. - You Know My Name
Playlist-eko bigarren abestia asha Cobbs Leonard-en You Know My Namede da. Honek, Turk Telekomen bitartez Europako saskibaloira eginiko jauzia irudikatzen du. “Gorabehera batzuk izan nituen”, aitortzen du Baldwinek, baina abesti honek gogorarazten dio bere fedeak eta Jainkoarengan duen sinesmenak hasierako erronkak gainditzen lagundu ziotela. - Never Would Have Made It
Marvin Sapp-en Never Would Have Made It abestiak Baldwinek, orain arte, Alemanian izan duen unerik onena islatzen du. “Nire bizitzako urterik onena izan zen; nire alaba jaio berria zen, eta nire mailarik onenean sentitzen nintzen”. Berarentzat, abesti honek bere esker ona eta onena oraindik etortzeke dagoela duen fedea biltzen ditu. - God’s Got a Blessing
God’s Got a Blessingde Norman Hutchins-ek, bere bedeinkaziorik handienak kontsideratzen dituen Michelle emaztea eta Kaitlyn alaba gogorarazten dizkio. “Egunen batean familia bat izango nuela pentsatu nuen, baina Jainkoak espero nuena baino gehiago eman dit”. - Sweet Caroline
Azkenik, Baldwinek Sweet Caroline aukeratu du, Gasteizeko etapa irudikatzen duen abesti gisa. Bere ustez, Buesa Arenako giroa “ikaragarria” da eta Baskonian duen egokitzapena oso positiboa izaten ari da. “Esperientzia honetaz asko gozatzen ari gara, gune desberdinak eta kultura ezagutzen eta abentura hau partekatzen”.
Playlist honekin, Baldwinek bere historiaren zati bat partekatzen du, fedeak, familiak eta saskibaloirako grinak gaur dagoen tokiraino nola eraman duen azalduz.