Estatubatuarrak 2026. urtera arte sinatu du talde gasteiztarrarekin.
Baskonia eta Kamar Baldwin (Georgia, AEB, 1997) akordio batera iritsi dira datozen bi denboraldietarako. 1.83 metroko jokalaria Italiako Dolomiti Energia Trento taldetik dator eta talde urdin-gorriaren lehen fitxaketa bilakatu da datorren denboraldiari begira.
Baldwin, Indianapoliseko Unibertsitateko Butler Buldogs taldean hezia, Italiako ligan denboraldi bikain bat egin ondoren iritsiko da gasteizera. Bertan, 13.9 puntu, 4.3 asistentzia eta 14.4-ko balorazioa erdietsi du batez beste. Gainera, Kamarrek 15.2 puntu, 4.5 asistentzia eta 15.1-eko balorazioa sinatu ditu BKT EuroCupen.
26 urteko joko-antolatzaile iparramerikarrak Turkiako eta Alemaniako ligan du esperentzia, Turk Telekomen eta BG Gottingenen aritu ondoren. Boston Celticsen garapen-ligako taldean ere parte hartu zuen, non 2022-23 denboraldian batez beste 13.1 puntu, 4.9 asistentzia eta 15.7-ko balorazioa lortu zituen.
Kamar Baldwinen fitxaketarekin aldakortasuna eta puntuak ekarri ditu joko-antolatzaile posturako Baskoniak.