Buesa Arenak ikuskizun gaua biziko du martxoaren 22an. Baskonia eta Baxi Manresaren arteko norgehiagokan, Kai Nakai artista gasteiztarraren emanaldia izango dugu. “Gaupasa” biraren baitan, abeslariak popa, musika urbanoa eta elektronikoa uztartuko dituen ikuskizuna eskainiko du, erritmo eta energiaz betetako eszenaratzearekin batera.
Kai Nakai euskal musikaren ahots berritzaileenetako bat bihurtu da. Buesa Arenan egingo duen emanaldiak dantzan jarriko ditu zale guztiak beren abesti sonatuenekin, norgehiagokaren atsedenaldia benetako festa batean bihurtuz. Gainera, abeslari gasteiztarra Bizkaia Arenako Zeid Fest jaialdian izango da apirilaren 5ean beste artista askorekin batera.
Ez galdu saskibaloirik onenaz eta momentuko artista nabarmenetako batez zuzenean gozatzeko aukera. Martxoaren 22an, Baskonia eta Baxi Manresaren arteko norgehiagokan, Buesa Arena ikuskizunez beteko da berriro. Itxaroten zaitugu!