Hamargarren aldiz neurtuko dituzte indarrak Cazoo Baskoniak eta Joventutek Errege Kopako fase batean
Bi taldeek txapelketa honetan jokatu zuten azken partida 2021eko otsailaren 12an izan zen. Aurtengo edizioan bezala, final-laurdenetan lehiatu ziren eta 96 eta 87-ko markagailuarekin irabazi zuen talde arabarrak. Ostiral honetan (21:30), borroka errepikatu egingo da. Bederatzi aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek Errege Kopan eta horietatik zazpitan atera da garaile Baskonia.
Bederatzi norgehiagoka hauetatik, zazpi Kopako lehen fasean izan dira eta horietatik seitan lortu du aurrera egitea talde arabarrak. Bitxia bada ere, Saski Baskoniak lortutako 6 tituluetatik, 4tan Joventuten aurka jokatu zuen Kopako faseren batean.
Errege Kopako finalerdietarako txartela lortzeko helburuarekin, beste garaipen baten bila aterako dira Joan Peñarroyaren gizonak.