Errege Kopako lehen erronkan, etxeko taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Joan Peñarroyaren gizonek
Otsailaren 16, 17,18 eta 19an Badalonan jokatuko den Errege Kopako zozketa gaur goizean egin da kataluniako hirian. Aurtengoarekin, 38 edizioetan hartu du parte talde arabarrak. Txapelketako lehen erronkan, etxeko taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Joan Peñarroyaren gizonek. Joventuten aurkako neurketa hurrengo otsailaren 17an, ostirala, izango da gaueko 21:30etatik aurrera.
10 garaipen eta 7 porrotekin, sailkapeneko zazpigarren postuan amaitu dute lehen itzulia Carles Duranen gizonek. 13,8 puntu, 6,1 errebote eta 18,2-ko bataz besteko balorazioarekin, Ante Tomic da beraien jokalaririk nabarmenena.
Errege Kopan bederatzi alditan gurutzatu dira bi taldeak eta horietatik zazpietan lortu du garaipena Baskoniak.
Final-laurdenetako gainerako kanporaketak honako hauek izan dira: FC Bartzelona-Unicaja, Real Madril-Valentzia eta Lenovo-Kanaria Handia. Cazoo Baskoniak Joventut gainditzen badu, kanariarren arteko derbian garaile ateratzen den taldearen aurka neurtuko ditu indarrak final erdietan.