Kantxa faktorea urdin-gorrien alde dagoela, bi partida irabazi beharko dira hurrengo kanporaketara sailkatzeko.
Denboraldi erregular bikain baten ondoren, Endesa Ligako PlayOff-etako final-laurdenak erabakita daude. 34. jardunaldia amaituta, titulua irabazteko borrokatuko duten zortzi taldeak, eta horien kanporaketak, ezagutzen dira.
Bàsquet Gironaren aurka liga erregularreko 28. garaipena lortuta, historian seigarrenez, sailkapeneko bigarren postuan amaitu du Cazoo Baskoniak. Joan Peñarroyaren gizonek, denboraldi erregularra zazpigarren postuan amaitu duen Joventuten aurka jokatuko dute lehenengo kanporaketa.
19 garaipen eta 15 porrotekin iritsiko da final-laurden hauetara Joventut. 92,8-ko bataz besteko balorazioa duen taldearen izar nagusia, 13 puntu, 6,2 errebote eta 17,8-ko balorazioa egin duen Ante Tomic da.
12 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek PlayOff-etako kanporaketetan eta horietatik 5etan atera dira garaile gasteiztarrak.
ORDUTEGIAK
Lehen neurketa: Larunbata, maiatzak 27, 18:30etan (Buesa Arena)
Bigarren neurketa: Asteartea, maiatzak 30, 21:00etan (Badalonako Olimpic pabiloia)
Hirugarren neurketa: Larunbata, ekainak 3 (Ordutegia baieztatu gabe)