Baskoniako joko-antolatzaile berria gaur izan da aurkeztua Buesa Arenan komunikabide eta zaleen aurrean.
Jordan Theodore bere kolore berriekin pausatu da jada entitate urdin-gorriarekin eginiko aurkezpen ofizialean. Antolatzaile estatubatuarra gaur goizean aurkeztu dute Buesa Arenako prentsa aretoan, komunikabideen eta 10 zaleren aurrean. Joko zuzendariak kolore urdin-gorriak defendatuko ditu 25 zenbakidun dortsala bizkarrean duela.
Jordan oso pozik agertu da klubean egoteagatik, eta argi utzi du zer ekarpen egin dezakeen lehen egunetik: “Lidergoa, energia, lana eta borroka eman ditzaket. Egokitzera nator eta orain arte duten arrakastarekin jarraitzera”. Joko-antolatzaile estatubatuarrak taldearekin entrenatzeko aukera izan du, berriz ere, Dusko Ivanovicen aginduetara jarriz. “Dusko eta biok Besiktaseko etapatik ezagutzen dugu eta badakit zer nahi duen bere jokalariengandik”.
Felix Fernandez oso eskertuta agertu da Jordan klubean sartzeko eta taldean lan egiteko abiaduragatik. “Eskerrak eman etorrera azkarragatik eta erakutsi duen prestutasunagatik. Prest dgao biharko neurketan lagundu eta parte hartzeko.”
Ekitaldiaren ondoren, Jordanek bere zale berrian maitasuna jasotzeko aukera izan dugu, beraiekin sinadurak eta argazkiak eginez.