Errekonozimendu medikuaren faltan, internazional alemaniarra akordio batera heldu da talde baskonistarekin.
Johannes Voigtmann 2016-17 denboraldiko lehen fitxaketa baskonista bezala izan da aukeratua. Errekonozimendu medikuaren faltan -datorren astean burutuko da-, 23 urteko pibot alemaniarra (2.11m) akordio batera heldu da Saski Baskoniarekin.
Pibot alemaniarrak Beko BBL liga alemaniarreko Fraport Skyliners taldean jokatu zuen iaz. Bataz beste, 11.4 puntu, 5.5 errebote eta 2.3 asistentzia lortu zituen liga alemaniarrean. Bestalde, FIBA Europe Cupeko txapeldun bilakatu zen eta bere lana erabakigarria izan zen.
Johannes Voigtmannek Frantziako Eurobasketean jokatu zuen iaz alemaniar selekzioarekin. 2017ko Eurobasketari begira, lehen preselekzioan izango da fitxaketa baskonista. Gauzak horrela, Laboral Kutxa Baskoniatik pasatzen den hirugarren jokalari alemaniarrean bihurtu da Voigtmann (Sebastian Machowski eta Tibor Pleiss dira beste biak).
Jokalaria datorren astelehenean helduko da Gasteizera Laboral Kutxa Baskoniako zerbitzuekin errekonozimendu medikua pasatzera.