Coviran Granadaren aurkako partidaren atarian, komunikabideen aurrean hitz egin du entrenatzaile katalanak
Talde arabarrak Granadari egingo dion bisitaren atarian, Buesa Arenako prentsa aretoan izan da Joan Peñarroya. Euskal taldeak, 2023. urteko lehen partida jokatuko du Andaluziako lurretan. Garaipen batekin, Errege Koparako sailkapena lortuko du.
Peñarroyak argi du biharkoan aurkari zail bati egingo diotela aurre: “Endesa Ligan denboraldi ona egitera deitutako taldea da. Ez du plantilla zabala baina jokoan erreferente diren jokalari ugari ditu”.
Entrenatzaile katalana pozik agertu da egiten ari diren denboraldiarekin: “Momentu onean gaude. Sailkapeneko goiko postuetan kokaturik gaude bi txapelketetan. Niri interesatzen zaidan joko ona erakusten ari gara eta zaleek bat egin dute gurekin”.