Breoganen aurkako partidaren atarian, komunikabideen aurrean hitz egin du entrenatzaile katalanak
Talde arabarrak Breogani egingo dion bisitaren atarian, Buesa Arenako prentsa aretoan izan da Joan Peñarroya. Euskal taldeak, azken asteetako dinamika onarekin jarraitzeko Veljko Mrsic zuzentzen duen taldea gainditu beharko du bihar arratsaldean (19:00).
Peñarroyak jakitera eman duenez, Marcus Howard zalantza izango da partidarako.
Talde arabarraren hurrengo aurkariaren inguruan honako hau aipatu du: “Bihar aurkari handi baten aurka jokatuko dugu zelai oso zail batean. Igoera lortu zutenetik giro bikaina lortu dute kantxan. Talde guztiek izaten dituzte arazoak. Emaitza positiboa atera nahi badugu, zentzu guztietan partida ona jokatu beharko dugu”.
Bere taldearen inguruan honako hau aipatu du: “Anbizio handikoak eta lehiakorrak gara. Etengabe hobetzeko nahia dugu, beste taldeek ere hobetzen jarraituko dutelako”.
Galiziako aurkariaren indarguneei dagokionez, Peñarroyak honako hau gaineratu du: “Saskibaloian ondo jokatzen duen taldea da. Jokalari onak dituzte. Endesa Ligan oihartzun handia izaten ari den Happ dute tartean. Bamfoth, saskiratzaile paregabea izateaz gain, defentsari min handia egiteko argudioak ditu.
Breoganek, fisikoki eta taktikoki partida gogorra proposatuko duela adierazi du kataluniako entrenatzaileak.