Baskoniak frantziara bidaiatuko du Euroleagueko laugarren garaipena jarraian bilatzeko.
Aste intentsua Dusko Ivanovicen gizonentzat. Bartzelonaren aurka garaipena lortu ondoren, maletak egin eta Lyonera bidaiatuko dute ostiral honetan Asvel arriskutsu baten aurka jokatzeko (20:00). Talde frantziarrak Alba Berlin ere hartu zuen mendean asteko lehen jardunaldian.
17º LDLC Asvel Villeurbanne (2 garaipen eta 6 porrot): Gianmarco Pozzeco Astroballe mitikoan azken neurketa jokatuko duen Lyoneko taldera iritsi zenetik, talde frantziarrak bi garaipen lortu ditu azken hiru norgehiagoketan. Zalgiris eta Alba, biak etxetik kanpo, mendean hartu ondoren, Lyoneko taldea gogotsu dago zaleen aurrean garaipena lortzeko. Timothe Luwawu-Cabarrot jokalari frantziarra momentu onean iritsiko da, azken hiru neurketetan 18.6 puntu eta 22.3-ko balorazioa lortuta.
10º Baskonia (4 garaipen eta 4 porrot): Dusko Ivanovicen gizonak momentu onean daude Europan azken hiru norgehiagokak irabazi ondoren, azkena Bartzelona ahalguztidunaren aurrean. Baskoniak bere bolada ona mantendu nahi du kantxa zail baten batuz. 22 puntuko balorazioarekin, Chima Moneke da gehien nabarmentzen den jokalari urdin-gorria.
Euskaldunek eta frantziarrek 12 aldiz neurtu dituzte indarrak europan eta horietatik 7tan, atera dira garaile gasteiztarrak.