Urdin-gorriek bi erronka berriri egin beharko diete aurre.
Opening Week intentsuaren ondoren, Pablo Lasoren gizonek beraien agendarekin jarraitzen dute. Asteazken honetan (20:00), Baskoniak Belgradera bidaiatuko du Europako etxetik kanpoko lehen neurketa jokatzeko. Hiru egun beranduago, Zurbanoko pabiloira itzuliko dira Murtziaren aurka indarrak neurtzeko (larunbata, 18:00).
Gasteiztarrak EuroLeagueko bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira pasaden astean Partizan menderatu ondoren. Baskoniak, zazpi fitxaketa berrirekin indartu den Izar Gorriari egingo dio aurre: Ognjen Dobric, Mike Daum, Nikola Kalinic, Isaiah Canaan, Uros Plavsic, Andrej Kostic eta baskoniako jokalari ohi Codi Miller-McIntyre. Bigarren denboraldiz jarraian, Ioannis Sfairopoulos egongo da talde serbiarraren aulkian. Bi kluben arteko 19. norgehiagokan, Baskoniak garaipen berri bat lortzeko borrokatuko du.
Belgrade bisitatu ondoren, etxera itzultzeko unea iritsiko da. Pablo Lasoren gizonak Buesa Arenara itzuliko dira larunbat honetan, 18:00etan. Arabarrek, Tenerife eta Morabanc Andorraren aurka erori ondoren, ligako lehen garaipena bilatuko dute. Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak Bilbao Basketi irabazi zion azken lehian. Murtziarrek pasaden denboraldiko ia talde osoa mantendu dute, Vladimir Brodzianski eta Dani Garcia bakarrik fitxatu baitute. Azken honek baina, ez zuen Bilbao Basketen aurkako neurketa jokatu lesio batengatik. 23/24 denboraldiko taldearekin alderatuta, Dustin Sleva da baja bakarra.
Bi hitzorduko aste berri batean, Baskoniak bi txapelketetan batzea bilatuko du.