Talde baskonistak bere barne jokoa indartu du esperientzia handiko pibot greziarraren fitxaketarekin -iaz titulu guztiak irabazi zituen Real Madrilen-.
Laboral Kutxa Baskoniak Ioannis Bourousis fitxatu du, esperientzia handiko pibot greziarra. Greziar selekzioan jokalari garrantzitsua da Bourousis eta Euroleaguean 200 partidu baino gehiago jokatu ditu (iaz Euroleagueko txapeldun azaldu zelarik).
Ioannis Bourousisek urte bateko kontratua sinatu du Laboral Kutxa Baskoniarekin. Pibot greziarrak 2.10 metro neurtzen du eta aurtengo Eurobasketean 11.1 puntu, 5.5 errebote eta 1.6 asistentzia lortu ditu bataz beste.
31 urterekin (1983/11/17), Karditsan jaiotako pibotak esperientzia handia du Europan: 222 partidu jokatu ditu Euroleaguean (Atenaseko AEK-an, Olympiacosen, Emporio Armani Milanen eta Real Madrilen jokatu duelarik). Gauzak horrela, Laboral Kutxa Baskoniako fitxaketa berriak Superkopa, Errege Kopa, Endesa Liga eta Euroleague irabazi zituen iaz.
Fitxaketa berriak Eurobasketa jokatu du aurtengo udan eta iaz Turkish Airlines Euroleagueko txapeldun bilakatu zen.