Mixed Ability proiektuak Zurbanoko Pabiloia hartu zuen bi lagunarteko jokatuz.
Inklusioaren aldeko borrokan aurrerapauso handiak ematen jarraitzen du Baskonia Mixed Ability-k. Proiektuko bi taldeek Ecagas eta Saskijaunaken aurka bi lagunarteko jokatu zituzten atzokoan Buesa Arenan. Familia, lagun eta 200 zale baino gehiagoren laguntzarekin, Baskoniako jokalariek denboraldi osoan zehar egindako lana erakutsi ahal izan zuten.
Baskonia Mixed Ability, Bihotzeko Endesa Ligako bost finalistetako bat da. Gasteizko klubak bi denboraldi baino gehiagoz egiten ari den proiektuaren aitortza. Bihotzeko Endesa Liga programako finalera iristeak indartu egiten du kirolaren barruan desgaitasunen bat duten eta ez duten pertsonen arteko bizikidetzarako gune bat irekitzeko espiritua.
Mixed Ability-ko neska-mutilak harmailetatik babestuz eta animatuz, lehen taldeko hainbat jokalari eta talde teknikoko hainbat kide zale bihurtu ziren atzokoan. Era berean, Gasteizko kirol-kazetaritzako kideek ez zuten hitzordura huts egin nahi izan. Rafa Muntionek speaker lanak egin zituen eta Kiroleros, El Correo edo EITB-k ekitaldiaren berri eman nahi izan zuten.
Jardunaldi dinamiko eta dibertigarrian, jokalari eta ikusleek eszenatoki onenean gozatu ahal izan zuten.