Ekitaldi ahaztezin batekin 2.000 euro irabazi ahal izango duzun CoolJob bat.
Saskibaloiaren zale amorratua zara, Baskoniaren esperientzia bizitzea gustatuko litzaizuke eta bi lanegunen truke 2.000 €garbi irabazi? Zerbait arraroa eman dezake, baina zure erantzuna baiezkoa bada… Eskaintza hau zuretzat da! Baskonia Opening Game esperientziaren probatzailea bilatzen dugu, lan-esperientzia paregabea, dibertigarria eta ahaztezina nahi duen pertsona. Bertan, 1.000 euroren truke, urriaren 5ean Morabanc Andorraren aurka jokatuko den neurketa barrutik bizi ahal izango duzu benetako VIP baten gisa.
Lehen lerroan neurketaz gozatu, jokalari eta Buesa Arenako txoko ezezagunenak ezagutu, nazioarteko artisten kontzertuak bizi (Efecto Pasillo, Mar Lucas eta RVF) eta haien Meet&Greet-era joan.
2.000 euro Opening Game-ko lan jardunaldi batekin gozatzeko.
InfoJobsetik, nazio mailan aitortutako lan eskaintzen ataritik, sortu da lan eskaintza hau. Baskoniak eta InfoJobsek beren bideak lotu dituzte lan-eskaintza hori ekartzeko. Bertan, egunean 1.000 euroren truke, aukeratutako pertsonak Opening Game-era joan beharko du, honako ardura hauek izanez:
– Datorren urriaren 5eko neurketako esperientzia guztiak ahalik eta gehien bizi Buesa Arenan
– Aldageletan eta prentsa aretoan modu esklusiboan egon
– Baskoniaren Opening Week-eko ezusteko guztiez gozatu
– Morabanc Andorraren aurkako Endesa Ligako neurketa ikusi
– Klubeko sare sozialetan esperientzia partekatu eta jarraitzaileen komunitatearekin modu bakar eta zuzenean elkarreragin
Baskoniaren munduko esperientziarik paregabeenak probatzeko pertsona dinamiko eta sutsu baten bila gabiltza. Pertsona hori zu zarela uste baduzu, ez pentsatu gehiago eta eman izena lan-eskaintzan.