Teknikari arabarrak, urte askoan zehar Saski Baskonian egindako lan bikainarengatik jaso du saria.
Iñaki Iriartek Euskadiko Saskibaloi Federazioaren Ohorezko Saria jaso zuen joan den larunbatean, talde gasteiztarrean egindako ibilbidearengatik. 70eko hamarkadaz geroztik Baskoniarekin eta bere harrobiarekin lotuta egon den entrenatzaile arabarrak, nazioarteko jokalari handiak prestatzeko aukera izan ditu.
Iriarteren eskuetatik Europako saskibaloiko diamante asko igaro dira, hala nola Tiago Splitter, NBAko txapelduna, berarekin harreman estua mantenduz. Mirza Teletovicek, Stanko Baracek eta Baskoniaren egungo kapitain Tadas Sedekerskisek “Iri” izan dute gidari euren ibilbide arrakastatsuetan.
Zorionak, maisu!