Jokalari baskonistak izugarrizko arratsaldea pasa zuen atzo ONE TEAM Baskoniarekin jokatuz eta truku guztiak erakutsiz.
Atzo arratsaldean Ilimane Diopek, ONE TEAM proiektu baskonistaren enbaxadorea, egundoko sorpresa eman zien 5+11 Fundazioaren taldean aritzen diren neska-mutilei.
Umeekin arratsalde polit bat pasatzeko helburuaz, Diop Aldabe Gizarte Etxera bertaratu zen atzo. Gauzak horrela, proiektuan parte hartzen duten umeak lehen eskutik ezagutu zituen jokalari baskonistak. Bere burua ondo aurkeztu ondoren, Diop umeekin berriketan eta saskibaloian aritu zen.
Umeak harrituta geratu ziren eta haien idolo baskonistaren azalpenak formal-formal jarraitu zituzten. Arratsalde berezi eta desberdin honetan, 6 eta 12 urte arteko umeek primeran pasatzeaz gain, asko ikasi zuten.
Ilimane Diopek “enbaxadore” kargua estreinatu du aurten eta oso pozik dago, “neska-mutilak asko dibertitzen dira eta ideia bikaina da”. “Ume hauek aurrera egin behar dute eta jendearkin egoteko beharra daukate. Horregatik oso garrantzitsua iruditzen zait laguntza hau” adierazi du Diopek.
Gizarte-bazterketa arriskuan dauden kolektiboen artean saskibaloia erreminta integratzaile garrantzitsua izan dadin egin du gogor apostu Laboral Kutxa Baskoniak. Honen erakusgarri, ONE TEAM taldeak iaz baino kide gehiago ditu aurten umeei ikasteko eta disfrutatzeko aukera eskainiz.
Esan bezala, Klubak eta 5+11 Fundazioak apustu garrantzitsua egin dute aurten Gizarterako Asoziazioaren bitartez (birgizarteratze sozial eta pertsonalean 25 urteko esperientzia duen asoziazioa). Chelo Ordejonek -Gizarterako Presidentea- esan bezala, “umeak elkarrekin egon daitezke, elkarrekin formatuz eta talde bezala ideal lehiakor bat garatuz”.
ONE TEAM ezinezkoa litzateke Michelinen laguntza gabe. Gasteizen kokatutako enpresa frantziarrak urte asko daramatza 5+11 Fundazioarekin elkarlanean. Gainera, aurten babesle bezala sartu da ONE TEAM proiektuan. “Proiektua aurkeztu zigutenean ez genuen zalantzarik izan. ONE TEAM proiektua gure konpromiso eta talde-lan baloreekin bat dator” adierazi zuen atzo Jaime Da la Calek -Michelin Euskadiko Kanpo Harreman Zuzendaria-.
[flickr_set id=”72157651655845042″]