Ivanovicen aginduetara, pibot senegaldarrak bere hamargarren denboraldia beteko du Baskoniako jokalari gisa.
Baskoniarekin hiru denboraldi gehiago adostu ondoren, Ilimane Diopek Saski Baskonia defendatzen jarraituko du 2023ko ekainaren 30era arte. Horrenbestez, 2020-21 denboraldian pibot senegaldarrak hamar urte beteko ditu Baskonian. Diopen ezaugarriak guztiz bat datoz Gasteizko klubaren filosofiarekin eta nortasunarekin, eta beste hiru urtez gehiago, saski azpian taldeko erreferente izaten jarraituko du.
2010 urtean iritsi zenetik Diopek 391 neurketa ofizial jokatu ditu baskonista bezala, eta dagoeneko klubaren historian partidu gehien jokatu dituen jokalarietako bat da. Sergi Vidal, Pablo Prigioni, Luis Scola edo Tiago Splitter bezalako mito gorri-urdinen atzetik dago soilik. Bere zazpigarren denboraldian, ikono baskonista honek Endesa Ligako titulua eskuratzea lortu du.
2020-21 denboraldiko proiektu berrirako bihotz gorri-urdina eta defentsa sutsua Dusko Ivanovicen aginduetara.