PUMAren eskutik, 2023-24 denboraldiko kamiseta berria aurkeztu du Saski Baskoniak.
23-24 denboraldiko kamiseta berria aurkeztu du Baskoniak. Emozioz eta ikuskizunez beteriko 23-24 kurtsoan Euroleaguen eta Endesa Ligan lehiatzeko azal berria izango dute Joan Peñarroyaren gizonek.
Kolore urdin-gorria nagusi izango da lehen kamisetan. Urdinezko eta granazko lerro bertikalak izango dira protagonista, lerroetan zehar gezi formako xehetasun berritzaileekin batera. PUMAren eskutik, talde arabarrak baskoniako koloreak mantentzen ditu Fernando Buesa Arenan borrokatzeko. ZUREAREKIN EGIN ZAITEZ!
Bigarren kamisetak estilo klasikoa eta minimalista izango du. Kolorea zuria izango da nagusi elastikoan, eskuin partean, urdinezko eta granazkoa bi lerro bertikal nabarmentzen direlarik. Endesa Ligako zein Euroleagueko kanpoko norgehiagoketan kamiseta zuria jantziko du Saski Baskoniak. ZUREAREKIN EGIN ZAITEZ!
Kolore berdea bueltan da talde gasteiztarreko hirugarren kamisetan. Europako txapelketa nagusiko etxetik kanpoko partidak jokatzeko hirugarren elastikoaren aldeko apustua egin du Baskoniak. Gaur egungo Euskal kulturaren eta tradizioaren sinboloa den eguzkilore baten irudia nabarmentzen da.
Gauzak horrela, Saski Baskoniak denboraldi berrirako elastikoak aurkeztu ditu.