Maccabiren eta Real Madrilen aurka, etxetik kanpo bi erronka izango ditu aurretik Cazoo Baskoniak
Aste berri bat Joan Peñarroyaren gizonentzat. Sevillan garaipena lortu ondoren, etxetik kanpo bi partida jokatuko dituzte aste honetan. Ostegunean (20:05h), Maccabi Tel Aviven aurka neurtuko ditu indarrak Cazoo Baskoniak. Igandean (18:30h), talde arabarrak Madrilera bidaiatuko du Real Madrilen aurka jokatzeko. Duela aste eta erdi jokatutako norgehiagoka errepikatuko da, oraingoan baina, Endesa Ligako jardunaldi berri baten barruan.
Maccabiren aurka (Osteguna, 20:05h), Europako partida garrantzitsua izango dute aurretik Joan Peñarroyaren gizonek. Israelgo taldea arabarren aurkari zuzena da Euroleagueko Play Off-ean sartzeko borrokan. Baskoniaren garaipen eta porrot berdinekin, sailkapeneko zortzigarren postuan kokaturik ageri da.
Duela 12 egun Real Madrilen aurka garaipena lortu ondoren, bi taldeek elkar neurtuko dituzte indarrak, berriz ere WiZink Centerren, Endesa Ligako 23. jardunaldian. Beste neurketa garrantzitsu batean, Chus Mateoren taldeari irabazten eta sailkapenean postuak aurreratzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.
Etxetik kanpo, bi norgehiagoka garrantzitsu jokatuko ditu Cazoo Baskoniak.