Baskoniak Lenovo Teneriferen aurka neurtuko ditu indarrak asteko hirugarren eta azken neurketan (igandea, 13:00).
Dusko Ivanovicen gizonek maletak egin eta Tenerifera bidaiatuko dute. Urdin-gorriek Lenovoren aurka jokatuko dute Endesa Ligako jardunaldi berrian. Baskoniarentzat aukera etxeko txapelketako erreskadako laugarren garaipena lortzeko eta sailkapenean gora egiteko.
7º Lenovo Tenerife (11 garaipen eta 9 porrot): Tenerifeko taldea azken bost norgehiagoketatik lau irabazita iritsiko da neurketara. Irletara berriki iritsi den Ilimane Dioek, bere talde ohiaren aurka jokatuko du. 12 puntu, 5,3 errebote eta 16-ko balorazioarekin, Giorgi Shermadini da Txus Vidorretak zuzentzen duen taldeko jokalaririk nabarmenena.
6º Baskonia (12 garaipen eta 8 porrot): Dusko Ivanovicen gizonek asteko hirugarren erronkari egin beharko diete aurre, Munichen luzapenean galdu eta Buesa Arenan Maccabiri irabazi ondoren. Balorazio, puntu, errebote eta hiruko jaurtiketetan, txapelketako bost talderik onenen artean ageri da Baskonia. Joanekoan Zurbanoko pabiloian egin bezala, urdin-gorriek beste garaipen bat batu nahi dute kanariarren aurka.
Igande honetakoa, bi taldeen arteko 33. lehia izango da, gasteiztarren aldeko balantzearekin (17 garaipen).