Lehen postuetan mantentzeko helburuarekin, Cazoo Baskoniak Monbus Obradoiroren eta Carplus Fuenlabradaren aurka jokatuko du.
Euroleagueko denboraldia amaituta, indar guztiak Endesa Ligan jartzeko unea da. Fase erregularra lehen postuetan amaitzeko helburu irmoarekin, Joan Peñarroyaren gizonek azken zazpi partidei egin beharko diete aurre. Horietatik lau, urriaz geroztik neurketarik galdu ez duten Buesa Arenan izango dira.
Lehen erronka asteazken honetan (19:00) izango da Monbus Obradoiroren aurka. 12 garaipen eta 15 porroteko balantzearekin eta PlayOff-etan sartzeko borrokan iritsiko dira norgehiagokara galiziarrak. Pasaden asteko bi partidak galdu ondoren, irribarrera berreskuratzeko hitzordu garrantzitsua izango du aurretik talde arabarrak.
Asteko bigarren hitzordua igandean (20:00) izango du sailkapeneko azkenaren etxean. 19 porroten ondoren Bilbao Basketi irabazita iritsiko da neurketara Fuenlabrada. Jaitsiera postuetatik aldentzeko lau garaipenera badaude ere, Oscar Quintanaren gizonek amaieraraino borrokatuko dute salbazioa. Beste erronka garrantzitsu batean, astea modurik hoberenean amaitzen ahaleginduko dira gasteiztarrak.