Baskoniak Fenerbahceren, Izar Gorriaren eta Lenovo Teneriferen bisita jasoko du.
Abian da baskoniaren esprinta, non Dusko Ivanovicen gizonek bost neurketa jokatuko dituzte etxean bederatzi egunetan. Lehen hirurak aste honetan iritsiko dira, asteazkenean (20:30) Fenerbahceren aurka, ostiralean (20:30) Izar Gorriaren aurka eta igandean (17:00) Lenovo Teneriferen aurka. Lehen bi lehiak Euroleaguekoak izango dira eta hirugarrena, Endesa Ligako jardunaldi berri bati dagokiona.
Fenerbahce izango da urdin-gorrien asteko lehen aurkaria. Valentzian europako seigarren garaipena lortuta, Baskonia Buesa Arenara itzuliko da (asteazkena, 20:30) Euroleaguen batzen jarraitzeko helburuarekin. Bi taldeen arteko 36. norgehiagoka izango da. Talde turkiarrak pasaden denboraldian bisitatu zuen azkenekoz Buesa Arena eta 92 eta 69-ko markagailuarekin irabazi zuten urdin-gorriek. Txapelketa osoan hiruko gehien sartzen duen hirugarren taldea da Fenerbahce.
48 ordu geroago (ostirala, 20:30), Baskonia tenplu urdin-gorrira itzuliko da europako bigarren hitzorduari aurre egiteko Izar Gorriaren aurka. Talde serbiarra asteko lehen erronkan Valentziaren aurka jokatzetik iritsiko da gasteizera. Txapelketako talderik erreboteatzaileenetarikoak diren bi taldeen arteko lehia izango da. Baskonia bigarren postuan kokaturik dago (37.5 errebote) eta Izar Gorria bosgarrena da (36.1).
Dusko Ivanovicen gizonen asteko hirugarren aurkaria Lenovo Tenerife izango da. Igande honetan (17:00), gasteiztarrek etxeko txapelketan batzeko helburua dute kanariarren aurka. Bi taldeek 6 garaipen eta 6 porroteko balantzearekin daudelarik, neurketa oso garrantzitsua da Endesa Ligako lehen zortzi talderik onenen artean sartzeko. Marcelinho Huertas da Endesa Ligako bigarren asistentzia emailerik onena (6.2) eta Txus Vidorretak zuzentzen duen taldeko jokalaririk baloratuena (15.3 BAL).
Baskoniak hiru erronka garrantzitsuri egingo dio aurre aste honetan. Zaleen babesean, Euroleaguen zein Endesa Ligan garaipenak batzen jarraitu nahi ditu.