Coviran Granada, Alba Berlin eta Valentzia Basketen aurka neurtuko dituzte indarrak Joan Peñarroyaren gizonek
Talde arabarrak indartsu ekingo dio 2023. urteari. Hiru erronka berriri, bi kanpoan eta bat etxean, egin beharko dio aurre lehen aste honetan. Lehen geldialdia Granadan izango da, Coviran Granadaren aurka jokatzeko (Asteartea, 21:30). Andaluziako lanak amaituta, Alemaniara bidaiatuko du Baskoniak Alba Berlinen aurka lehiatzeko (Osteguna, 19:00). Astea Buesa Arenan itxiko da, Valentzia Basketen bisitarekin (Igandea, 18:30).
Endesa Ligan inoiz jokatu gabeko neurketa izango da asteartekoa, pasaden denboraldian lortutako igoerarekin, lehen aldia baita talde andaluziarra gorengo mailan jokatzen duela. Partidara sailkapeneko 13. postuan iritsiko da bost garaipen eta zortzi porroteko balantzearekin. Granadako partida irabaziz gero, Errege Koparako txartela lortuko luke Baskoniak.
Real Madrilen aurkako partida ikusgarriaren ondoren, Europako beste erronka bati egin beharko dio aurre talde arabarrak. Mercedes Benz Arena izango da Joan Peñarroyaren gizonen Euroleagueko hurrengo agertokia.
Astea Buesa Arenan itxiko du Baskoniak. Distiraz eta kolorez beteko den pabiloian, etxeko taldeak Valentzia Basketen bisita jasoko du. Neurketa arratsaldeko 18:30etan hasiko da.
Erronka gogorrak urteari hasiera emateko. Bi txapelketetako goiko postuetan mantentzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.