Dusko Ivanovicen gizonek hiru hitzordu berriri egin beharko diete aurre.
Erronka berriak urdin-gorrientzat. Zurbanoko pabiloia atzean utziko dute Bayernen aurka europako lehen hitzorduari aurre egiteko (asteartea, 20:00). Bi egun beranduago (osteguna, 20:30), gasteizera itzuliko dira Maccabi Playtikaren aurka asteko Euroleagueko bigarren neurketa jokatzeko, Astea amaitzeko, Tenerifera bidaiatuko dute Lenovoren aurka jokatzeko (igandea,13:00).
FC Bayern, asteko lehen aurkaria Dusko Ivanovicen gizonentzat. Exijentzia handia lehia Baskoniarentzat (asteartea, 20:00), sailkapeneko azken postuetatik, hamabosgarren postuan kokaturik dago, ihes egin nahi duen eta Pablo Lasok zuzentzen duen taldearen aurka. Duelu interesgarria zonaldean, txapelketako erreboteatzaile nagusienetako hiruren artean. Baskoniaren partetik, lehen eta bigarren postuan ageri dira Chima Moneke (7.3) eta Tadas Sedekerkis (7.2). Alemaniako taldeko Serge Ibakak 6.8 errebote hartzen ditu norgehiagokako.
Bi egun beranduago, urdin-gorriak tenplura itzuliko dira Maccabi Playtikaren bisita jasotzeko (osteguna, 20:30). Bere azken bisita Buesa Arenara 2022ko azaroaren 3an izan zen eta Baskoniak 116 eta 87-ko markagailuarekin irabazi zuen. Oded Kattahsek txapelketa osoko hirugarren asistentzia emailerik onena den Lorenzo Brown (6.1) du bere aginduetara. Codi Miller-McIntyre postu bat gorago ageri da, norgehiagokako 6.3 saskiratze pase eman ondoren. Maccabi egungo txapelduna den Real Madrilen aurka jokatu ondoren iritsiko da neurketara.
Astea amaitzeko, Baskoniak Tenerifera bidaiatuko du etxeko txapelketako jardunaldi berri bat jokatzeko. Dusko Ivanovicen gizonek Lenovo Teneriferen aurka jokatuko dute (igandea, 13:00) Endesa Ligako 21. jardunaldiari dagokion lehia. Txus Vidorretarenak postu bat atzerago ageri dira sailkapenean 11 garaipen eta 9 porroteko balantzearekin. 17, 3 puntu, 8,3 errebote eta 24,3-ko balorazioa lortuz, urtarrilareko MVP-a izan den Gio Shermadini da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Hiru hitzordu berri urdin-gorrientzat, ahalik eta garaipen gehien batzeko helburuarekin.