Aste berri bat Dusko Ivanovicen gizonentzat, Euroleageko jardunaldi bikoitza barne.
Baskoniak hiru erronka berriri egin beharko dio aurre 7 egunetan. Monakora bidean asteko lehen neurketari aurre egiteko non, AS Monakoren aurka (asteartea, 19:00), txapelketa kontinentaleko 11. garaipena bilatuko duen. Hiru egun beranduago, urdin-gorriak Zurbanoko pabiloira itzuliko dira, Olympiakosen aurka (ostirala, 20:30), asteko europako bigarren norgehiagoka jokatzeko. Baskoniak Manresan itxiko du astea (igandea, 17:00).
AS Monako, asteko lehen aurkaria urdin-gorrientzat. Baskoniak Euroleagueko 11. garaipena lortzeko borrokatuko du astearte honetan (19:00). Dusko Ivanovicen gizonek etxetik kanpoko seigarren garaipena batu nahi dute. Europako azken bi hitzorduetan galtzetik iritsiko da monakoko taldea. AS Monakok, Elie Okobok taldean jarraituko ez duela komunikatu zuen, beraz ez da neurketan izango.
Hiru egun beranduago, Baskonia etxera itzuliko da Olympiakosen bisita jasotzeko (ostirala, 20:30). Urdin-gorriak joanekoan lortutako emaitza berdina lortzen ahaleginduko dira, non 74 eta 75-eko markagailuarekin garaile atera ziren. Talde greziarrak 11 garaipen eta 8 porroteko balantzea du, sailkapeneko bosgarren postuan kokaturik.
Bidera itzuli astea Endesa Ligako jardunaldi berri batekin ixteko. Baskoniak Baxi Manresaren aurka jokatuko du igande honetan (17:00). Bigarren itzuliko lehen neurketan, urdin-gorriak garaipen berri bat lortzeko borrokatuko dute. Joanekoan, 95 eta 86-ko markagailuarekin atera ziren garaile gasteiztarrak eta igande honetan emaitza errepikatzen ahaleginduko dira.
Dusko Ivanovicen gizonek hiru hitzordu berri izango dituzte, bi txapelketetan garaipenak batzen jarraitzeko.