Joan Peñarroyaren taldean jokalari garrantzitsuenetako bat izanez amaitu du Baskonian egindako bere bigarren denboraldia Vanja Marinkovicek. Hegaleko serbiarrak 64 partida jokatu ditu guztira, 34 Euroleaguen eta 30 Endesa Ligan.
Europako txapelketa nagusian, bataz beste, 19:51 minutu jokatu ditu partidako Marinkovicek, 9,1 puntu, 1,6 errebote eta 6,4-ko balorazioa lortuz. Vanjak, Euroleagueko bere 100. neurketan jokatu zuen bere norgehiagokarik onena, Fenerbahceren aurka 29 puntu, 9 hiruko jaurtiketetatik 6 saskiratuz, eta 29-ko balorazioa erdietsiz.
Endesa Ligako lehietan ere garrantzi handiko jokalaria izan da hegaleko serbiarra. Vanja Marinkovicek 30 partida jokatu ditu, 9,3 puntu, 1,5 errebote eta 6,0-ko balorazioa lortuz. Bere neurketarik onena UCAM Murtziaren aurka jokatu zuen, 27:45 minututan, 25 puntu eta 25-eko balorazioa erdietsiz.