Steven Enochek, talde gasteiztarreko barruko jokalarietako batek, 50 partida jokatu ditu denboraldi honetan, 26 Endesa Ligan eta 24 Euroleaguen.
Endesa Ligan egin duen hirugarren denboraldian, pibot urdin-gorriak 18:40 minutu jokatu ditu norgehiagokako, 7,6 puntu, 5 errebote eta 9,2-ko balorazioa lortuz. Cazoo Baskonian birrintze gehien egin dituen eta txapel gehien jarri dituen bigarren jokalaria izan da Steven. Bere neurketarik onena Surne Bilbao Basketen aurka izan zen 16 puntu eta 22-ko balorazioa erdietsiz.
Europako txapelketan, 5,1 puntu, 2,9 errebote eta 5,5-eko balorazioa lortu du Steven Enochek. Pasaden urtarrilaren 7an, Anadolu Efesen aurka, jokatu zuen bere partidarik onena 14 puntu eta 16-ko balorazioarekin.