Klub gasteiztarren eginiko hirugarren denboraldian, 68 partida jokatu ditu kapitain moduan jokalari lituaniarrak. Horietatik 33 Endesa Ligan izan dira, 1 Errege Kopan eta 34 Euroleaguen.
Europako txapelketan parte hartu duen bere laugarren denboraldian, hegalekoak, bataz beste, 26:37 minutu jokatu ditu neurketako, 10,4 puntu, 5,9 errebote eta 13,5-eko balorazioa lortuz. Zenbaki hauekin, taldeko bigarren jokalari baloratuena gisa amaitu du txapelketa. 25 puntu, 7 errebote eta 31-ko balorazioarekin, pasaden otsailaren 24an, Virtus Segafredoren aurka jokatu zuen bere norgehiagokarik onena Rokas Giedraitisek.
Endesa Ligan ere, taldeko jokalari baloratuen artean ageri da Rokas. 12-ko bataz besteko balorazioarekin, hegaleko lituaniarrak 10,8 puntu eta 3,8 errebote lortu ditu. Biko jaurtiketetan %73,4-ko portzentaia lortuta, txapelketa osoko bigarren jokalaririk fidagarriena izan da. 23 puntu, 9 errebote eta 32-ko balorazioarekin, Joventuten aurka jokatu zuen bere partidarik onena Rokasek.