Urtarrilean gasteizera iritsi zenetik, 30 partida jokatu ditu urdin-gorri bezala joko-antolatzaile estatubatuarrak. Horietatik, 12 Euroleaguen izan dira, 17 Endesa Ligan eta 1 Errege Kopan.
Europako txapelketa nagusian egindako lehen denboraldian, bataz beste, 8:50 minutu jokatu ditu partidako Max Heideggerrek, 2,5 puntu erdietsiz, eta 2,0 asistentzia emanez. 6 puntu, 5 asistentzia eta 11-ko balorazioarekin, Valentziaren aurka jokatu zuen bere neurketarik onena joko-antolatzaileak.
Endesa Ligari dagokionez, jokalari amerikarrak, bataz beste, 19 minutu jokatu ditu partidako, 8,8 puntu, 3,6 asistentzia eta 7,6-ko balorazioa lortuz. Heideggerrek historia egin zuen Endesa Ligan, 20 minutu baino gutxiagoan 25 puntu eta 5 asistentzia lortzen zituen lehen jokalaria bihurtuz. Pasaden martxoaren 19an, Monbus Obradoiroren aurka jokatu zuen bere norgehiagokarik onena, 26 puntu, zortzi hiruko jaurtiketetatik zazpi saskiratuz, eta 28-ko balorazioa lortuz.