Talde gasteiztarrean eginiko bigarren denboraldian, pibotak 68 partida jokatu ditu, 34 Endesa Ligan eta 34 Euroleaguen.
10,7-ko balorazioarekin, Europako txapelketan Cazoo Baskoniako bost jokalaririk baloratuen artean ageri da Matt Costello. Euroleagueko bere bigarren denboraldian, 9,3 puntu, 4,2 errebote eta 1,5 asistentzia lortu ditu Cazoo Baskoniako pibotak. 33 puntu, 5 errebote eta 33-ko balorazioarekin, pasaden urtarrilaren 27an, Anadolu Efesen aurka, jokatu zuen bere neurketarik onena.
Darius Thompsonekin batera taldeko jokalaririk baloratuena (14,5) izan da, Endesa Ligan ere protagonismoa bilakatu du Mattek. Etxeko txapelketan jokaturiko bere laugarren denboraldian, 9,9 puntu, 5,6 errebote eta 1,8 asistentzia erdietsi ditu estatubatuarrak. 20 puntu, 8 errebote eta 31-ko balorazioarekin, UCAM Murtziaren aurka jokatu zuen bere partidarik onena Costellok.