Bere lehen denboraldian, Saski Baskoniako jokalari garrantzitsuenetako batean bihurtu da joko-antolatzaile estatubatuarra. Urdin-gorri bezala 66 neurketa jokatuta, talde gasteiztarrean historia egitea lortu du.
Jokaturiko 66 partidetatik, 33 Europako txapelketan izan dira. Euroleagueko bere lehen denboraldian, bataz beste, 20:31 minutu jokatu ditu norgehiagokako, 14,2 puntu eta 8,4–ko balorazioa lortuz. 88 hiruko erdietsita, txapelketa osoko hiruko egilerik onena bezala amaitu du denboraldia. 30 puntu, 3 errebote eta 32–ko balorazioarekin, Izar Gorriaren aurka jokatu zuen bere neurketarik onena.
Endesa Ligako bere lehen denboraldian ere arrastoa utzi du joko-antolatzaileak. Hamar puntuko balorazioa gainditu duten Baskoniako sei jokalarietako bat izan da eta bataz beste, 16,5 puntu lortuta, taldeko saskiratzaile onena bezala amaitu du denboraldia. Honez gain, Endesa Ligako hiruko egilerik onena izan da, 106 hiruko lortuta.
Hiruko jaurtiketetan erakutsitako maila handiak, klubaren historian sartzera eraman du joko-antolatzaile estatubatuarra. Pasaden abenduaren 11an, Kanaria Handiaren aurka, 9 hiruko lortuta, Saski Baskoniako errekor berri bat ezarri zuen. 22–23 denboraldiko Endesa Ligako bostekorik onenean egotera eraman dute zenbaki guzti hauek.