Jokalari estatubatuarra, Joan Peñarroyaren taldeko joko zuzendari nagusia bihurtu da Gasteizen egin duen lehen denboraldian. Darius Thompsonek 69 partida jokatu ditu guztira, 35 etxeko txapelketan eta 34 Europako txapelketan.
Euroleaguen, Baskoniako jokalari baloratuena bezala amaitu du denboraldia Darius Thompsonek, 12,6 puntu, 3,2 errebote, 6,7 asistentzia eta 17,1-eko balorazioa lortuta. 227 saskiraketa pase emanda, txapelketa osoko asistentzia emaile nagusiena izan da. Horren ondorioz, Euroleagueko historian 200 asistentzietara bizkorren iritsi den jokalaria bihurtu da. Zenbaki guztien ondorioz, Euroleagueko bigarren bostekorik onenean sartu dute.
Joko ikusmen bikaina duela ere erakutsi du Endesa Ligan. 14,5-eko balorazioarekin, taldeko jokalaririk nabarmenena izan da, Matt Costellorekin batera. Etxeko txapelketan, bataz beste, 21:57 minutu jokatu ditu partidako, 10,2 puntu, 2,5 errebote eta 6,1 asistentzia erdietsiz. 209 saskiraketa pase emanda, txapelketako asistentzia emaile nagusienetako batean bihurtu da. Lan guztiaren ondorioz, Endesa Ligako bostekorik onenean sartu dute.