Kanporaketa berdintzeko, final laurdenetako bigarren partida irabazi nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek.
Damutzeko denborarik gabe, Endesa Ligako PlayOff-etako bigarren erronkan pentsatzen ari da Cazoo Baskonia. Kanporaketa berdintzen eta hirugarren partida behartzen ahaleginduko dira biharkoan (21:00) gasteiztarrak.
Asko asmatu zuen Joventuten aurka, amaieraraino borrokatu zuen talde arabarrak. 28 puntu eta 19-ko balorazioa izan zuen Markus Howarden eta 14 puntu eta 21-eko balorazioa lortu zuen Tadas Sedekerkisen lana garrantzitsua izan zen azken minutuetara arte neurketaren lehian izateko.
Hala eta guztiz ere, erasoan erakutsitako portzentai handiekin, final laurdenetako lehen partida irabaztea lortu zuen Joventutek. 36 punturekin, Kyle Guy gakoetako bai izan zen garaipena lortzeko.
Urdin-gorriek badakite zer den Badalonako Olimpic-en irabaztea. Hilabete honetan bertan, 77 eta 86-ko markagailuarekin gailendu zen Cazoo Baskonia. Talde arabarra, balentria hori errepikatzen eta Buesa Arenan jokatuko den hirugarren partida behartzen ahaleginduko da.