Talde urdin-gorriak etxeko bolada ona mantendu nahi du Europako txapelketan.
Pasaden astean ALBA Berlini 80 eta 57-ko markagailuarekin irabazi ondoren, urdin-gorriak indartsu jarraitu nahi dute etxean. Astearte honetan, 20:30etatik aurrera, Buesak ateak irekiko dizkio berriro Euroleagueri, EA7 Emportio Armani Milanen bisita jasoz. Baskoniak etxean sendo mantentzea izango du helburu, txapelketa kontinentalean erreskadako laugarren garaipena lortuta Buesa Arenan. Misterioa eta beldurra nagusi izango diren dueluan, tenplu urdin-gorria Halloweenez jantziko da gau paregabe baterako, non barrualdea tematizaturik egongo den. Honez gain, mozorro lehiaketa bat ere egingo da eta irabazleak taldea ezagutzeko eta sinatutako kamiseta bat eskuratzeko aukera izango du. Baskoniak badaki zer den talde italiarra etxean mendean hartzea, joan den denboraldian 88 eta 73 irabazita.
5. Baskonia (3 garaipen eta 2 porrot): Alemaniarren aurka irabazi ondoren, Pablo Lasoren gizonak sailkapeneko bosgarren postuan kokatu ziren. Bihar garaipen berri bat lortzen ahaleginduko dira postu gorenetan mantentzeko. Baskonia txapelketa osoko bosgarren talderik baloratuena (93.1) eta laugarren saskiratzaileena (84.6) da. Neurketa bakoitzean, bataz beste, 19.5 puntu lortuta, txapelketako sakiratzaile nagusiena da Markus Howard.
17. EA7 Emporio Armani Milan (Garaipen 1 eta 4 porrot): Denboraldi hasiera zaila italiarrentzat, jokaturiko Europako lehen bost norgehiagoketatik bakarra irabazita, sailkapenararen behealdean kokatuz. Hala eta guztiz ere, Milanek defentsa bizia du, eta horri esker txapelketa osoko bosgarren talderik onena da baloiak berreskuratzen (7.0 lapurreta partidako). Ousman Diopek, Fabien Causeurrek eta David McCormackek ez zuten neurketarik jokatu pasaden astean eta Josh Nebo Ettore Messinaren errotaziora itzuli zen joan den asteburuan.
Europan historia duen lehian, bi taldeek 25 aldiz neurtu dituzte indarrak elkarren aurka. Balantza italiarren alde dago garaipen bakar baten alde, 13 garaipen Milanentzat eta 12 Baskoniarentzat. Astearte honetan, 20:30etatik aurrera, Pablo Lasoren gizonek kontagailua berdinduta jartzea izango dute helburu, etxean, Euroleagueko erreskadako laugarren garaipena lortuz.