Zurbanoko pabiloitik kanpo jokatuko duten asteko lehen neurketan, urdin-gorriek Olympiacosen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Europako txapelketan batzen jarraitzeko momentua Dusko Ivanovicen gizonentzat. Partizanen aurka garaipena lortu ondoren, Baskonia Bakearen eta Adiskidetasunaren kantxara joango da ostegun honetan (18:15) Olympiacosen aurka jokatzeko. Baskoniako prestatzailearen aginduetara, erreskadako Euroleagueko bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira urdin-gorriak. Montenegrokoa, talde arabarrak Pireon lortutako lau garaipenetatik hirutan izan da.
8º Olympiacos Piraeus (3 garaipen eta 3 porrot): Fenerbahceren aurka 79 eta 77-ko markagailuarekin erori ostean iritsiko da partidara talde greziarra. Pasaden denboraldiko taldetik, 5 fitxaketa berri egin ditu Olympiacosek, tartean taldeko jokalari baloratuena den Nikola Milutinov (12 puntu, 5,3 errebote eta 20-ko balorazioa). Baskoniako jokalari ohi Alec Petersek 13 puntu eta 16-ko balorazioa erdietsi du parte hartutako lehietan. Georgios Bartzokasen gizonek Euroleagueko laugarren garaipena lortzeko borrokatuko dute.
13º Baskonia (2 garaipen eta 4 porrot): Gasteiztarrek greziara bidaiatuko dute etxetik kanpo batzen jarraitzeko. Ostegun honetan (18:15), Dusko Ivanovicen aginduetara erreskadako bigarren garaipena lortzen ahaleginduko da Baskonia. Talde arabarreko entrenatzaileak, Chima Moneke (17,2 puntu eta 21,6-ko balorazioa), txapelketa osoko saskiratzaile nagusiena izango du bere aginduetara.
Norgehiagoka historikoa, europako txapelketan 46 aldiz indarrak neurtu dituzten Baskonia eta Olympiacosen artean. Ostegun honetan (18:15), Euroleagueko zazpigarren jardunaldian jokatuko dute, gasteiztarrak etxetik kanpoko bigarren garaipena lortzen saiatuko diren neurketan.