Endesa Ligako laugarren jardunaldian, Joan Peñarroyaren gizonek Coviran Granadari egingo diote bisita.
Pasaden astean Surne Bilbao Basketen aurka garaipena lortu ondoren, urdin-gorriak Granadara bidaiatuko dute, Pablo Pinek zuzentzen duen taldearen aurka jokatzeko (Igandea, 17:00). Endesa Ligako laugarren jardunaldian, Joan Peñarroyaren gizonek etxetik kanpoko bigarren garaipena lortu nahi dute. Txapelketaren historian hirugarrenez neurtuko dituzte indarrak bi taldeek. Gasteiztarren azken bisita pasaden denboraldiko urtarrilaren 3an izan zen eta 84 eta 95-eko markagailuarekin atera ziren garaile.
16º Coviran Granada (Garaipenik ez eta 3 porrot): Lehen hiru norgehiagokak galduta, Pablo Pinek zuzentzen duen taldeak ez du bere hasierarik onena izan. Urdin-gorrien aurka, granadako taldeak denboraldiko lehen garaipena lortzen ahaleginduko dira. Coviran Granadak zazpi fitxaketa egin ditu eta horietatik Kwan Cheathamek soilik du esperientzia txapelketan.
4º Baskonia (2 garaipen eta porrot 1): Pasaden jardunaldian Surne Bilbao Basketen aurka garaipena lortu ondoren, etxetik kanpo garaipen berri bat lortzeko momentua da Joan Peñarroyaren gizonentzat. Baskoniak Granadara bidaiatuko du Pablo Pinek zuzentzen duen taldearen aurka jokatzeko (Igandea, 17:00). 22,7 punturekin, saskiratzaile nagusienen sailkapeneko lidertzan ageri da Markus Howard. Aldiz, txapelketako hirugarren errebotatzailerik onena da Chima Moneke (9,3).
Coviran Granadak eta Baskoiak bi aldiz neurtu dituzte indarrak eta bietan atera dira garaile arabarrak. Igande honetan (17:00), Joan Peñarroyare gizonek Granadako Kirol Jauregian jokatuko dute etxeko txapelketako hirugarren garaipena lortzeko helburuarekin.