Atzoko partidua baino lehen, Jesus Vazquezek One Team enkantean bildutako fondoak txeke bitartez entregatu zizkion Gizarterako Asoziazioari.
Aste askotan zehar jende askok parte hartu du enkantean. Turkish Airlines Euroleague-ko Maccabiren aurkako garaipenean jokalari baskonistek jantzitako ekipazioak zeuden enkantean. Jardunaldi solidario honetan jokalari baskonistek haien solidaritatea erakutsi zuten kamisetetan haien izena jartzeari uko eginez. 12 izan dira enkantean jarritako kamisetak eta guztira 1.560 euro bildu dira. Esan bezala, fondo hauek Gizarterako Asoziazioari entregatu zaizkio, aurten Baskoniak Gizarterako Asoziazioarekin gauzatu baitu One Team proiektua.
Ekitaldian asoziazioko hainbat kide egon ziren presente: Chelo Ordejon (presidentea), Rosa Gomez (idazkaria) eta Edurne Calvo (diruzaina). Hirurek klubari eta proiektuan lan egin duten jende guztiari haien esfortzua eta konpromisoa eskertu nahi izan zioten.