Baskoniak eta Real Madrilek europako denboraldi berri bat abiatuko dute urriaren 6an Buesa Arenan, bi artista euskaldun ezagunen kontzertuekin.
Opening Game-aren arrakastaren ondoren, talde gasteiztarrak, kiroletik haratago, ikuskizunaren eta entretenimenduaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Baskoniaren eta Real Madrilen arteko europako denboraldiko estreinako partidak (urriak 6, 20:30) bi artista handi izango ditu: Gatibu eta Iñigo ETS.
Taldearen aurkezpena oso une berezia izango da, oihal akrobatikoen emanaldiarekin eta zuzeneko musikarekin. Dibertsioa eta entretenimendua ez da faltako Europako maila goreneko partidan.
Gatiburen inguruan
Mende hasieran sortutako Gernikako rock taldea Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat da. 20 urte baino gehiagoko ibilbide musikalarekin eta hilero 102 mila entzuketarekin Spotifyn, euskara hutsezko musika talderik sendoenetakoa da Gatibu.
Alex Sardui, Haimar Arejita eta Gaizka Salazar dira gernikako taldeko hiru kideak. “Euritan dantzan”, “Zeu, Zeu, ¡Zeu!” edo “Bang-Bang Txik-Txiki Bang Bang” bezalako abesti arrakastatsuen egileak.
“EH Distopikala” azken albumeko bira pasaden martxoak abiatu zen eta datorren urriaren 6an, Buesa Arenara iritsiko da.
ETS-ren inguruan (En Tol Sarmiento)
Hilero 269 mila entzuterekin Spotifyn eta Euskal Herriko fenomeno garrantzitsuenetako bat izanik, euskarazko musika talderik entzuenetarikoa da ETS. 2005. urtean Yecoran (Arabako Errioxa) sortutakoa, ska-rock talde arabarraren ezaugarri nagusiak erritmo eta letra alaiak eta zuzeneko indartsuak dira.
“Musikaren Doinua”, “Aukera Berriak” edo “Ametsetan” bezalako abestiak ditu taldeak. Baskoniaren eta Real Madrilen arteko neurketaren atsedenaldian, Iñigo Etxezarreta abeslari eta gitar joleak kontzertua emango du.
Europako saskibaloirik onenaren zaleek eta bi artista euskaldunen jarraitzaileek galdu ezin duten jardunaldia.