Urdin-gorriek garaipen berri bat batu zuten Endesa Ligan.
Garaipen sendoa Buesa Arenan, etxean aste biribila erdiesteko. Baskoniak indartsu jarraitzen du Gironari 92 eta 76 irabazi ondoren. Trent Forrest (18 puntu eta 10 asistentzia) eta Tadas Sekerskis (24-rekin, Endesa Ligako bere puntu markarik onena ezarriz) izan dira jokalaririk nabarmenenak.
Gasteiztarrek hasiera ona izan dute Buesa Arenan 14 eta 9-ko partzialarekin. Arabarrek erasoan egindako lan onak lehen laurdena 22 eta 11 irabazteko balio izan die. Lehiak aurrera egin ahala, distantzia mantendu egin da (35-19). Kanpoan gehiago asmatuta, Gironak aldea zertxobait murriztea lortu du atsedenaldirari begira (46-35).
Kataluniarren erantzuna aldageletatik bueltan, 4 eta 13-ko partziala ezarriz. Baskoniak defentsa onekin erantzun du, hirugarren laurdenaren amaieran markagailuan aldenduz (73-58). Etxekoek intentsitatea mantentzen jakin dute azken txanpan garaipen berri bat batzeko (92-76).
Neurketa historikoa, Baskoniak bere tapoi errekorra hautsi du Endesa Ligako lehia batean (12).