Hasieratik nagusi izan diren neurketan, Pablo Lasoren gizonek garaipen garrantzitsua bereganatu dute Belgraden.
Baskoniak Euroleagueko zazpigarren garaipena erdietsi du Maccabi menderatu ondoren, hasieratik nagusi izan den norgehiagokan. Markus Howard, saskiratzaile nagusiena, Chima Moneke, jokalaririk baloratuena eta Tadas Sedekerskis kapitaina, 22-ko balorazioarekin, izan dira jokalari urdin-gorri nabarmenenak.
Hasiera parekatua Aleksandr Nikolic Hallen. Pablo Lasoren gizonak beraien jokoa ezartzen ahalegindu dira, baina Maccabiren defentsak neurketa berdinduta mantendu du. Euskal taldeak aurrerapausoa eman du erasoko jokoan eta hirukoetan asmatuta, aldea handitzea lortu du lehen laurdenaren amaieran (23-34). Talde urdin-gorria kontzentratuta eta ideia argiekin kantxaratu da, markagailuko diferentzia handituz. Urdin-gorriak 14 puntuko errentarekin iritsi dira atsedenaldira (43-57).
Aldageletatik bueltan, etxeko taldea erasokorrago atera da. 6 eta 0-eko partzial batekin, Pablo Lasoren hutsartea eragin du. Baskoniak bere horretan jarraitu du, azken laurdenera alde politarekin iritsiz (60-75). Talde gasteiztarrak serio jarraitu du defentsan zein erasoan, israeldarren erritmoa galaraziz. Azkenean, Baskoniak garaipen sendoa erdietsi du Belgraden (85-95) Turkish Airlines Euroleaguen batzen jarraitzeko.
Baskoniak bidaiarekin jarraituko du, ostegunean (18:45) Panathinaikosen aurka indarrak neurtuz Atenasen. Pablo Lasoren gizonak igandean itzuliko dira etxera, asteko lehen neurketa Unicajaren aurka jokatzeko (12:30).