Pablo Lasoren gizonek Turkish Airlines Euroleagueko hamairugarren garaipena bereganatu dute.
Euskal taldeak garaipen sendoa erdietsi du Bayern Munichen aurka Zurbanoko pabiloian. Urdin-gorriek, hiru marratik asko asmatuta, talde alemaniarra neurketatik ateratzea lortu dute, zaleen aurrean berriz ere irabazteko. Talde joko ona erakutsiz, sei jokalarik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. Turkish Airlines Euroleaguen 100 partida bete dituen Markus Howard izan da MVP-a 27 puntu eta 26-ko balorazioarekin.
Saskiraketa trukaketa Buesa Arenako norgehiagoka irekitzeko. Bi taldeek beraien erritmoa ezartzen ahalegindu dira erasoko joko on batekin. Urdin-gorriek, zertxobait gehiago asmatuta, lehen laurdena bereganatzea lortu dute (25-21). Hirukoen festan, etxekoek talde alemaniarrekiko aldea handitzea lortu dute bigarren laurdenean. Munichekoak ez dira atzean gelditu eta markagailua berdintzea lortu dute atsedenaldirako bi minutu eta erdiren faltan, lehen zatiaren amaierara 50 eta 48 iritsiz.
Aldageletatik bueltan, Pablo Lasorenek azeleragailua zapaldu dute 16 eta 2-ko partziala ezartzeko. 6,75 metroko marratik erakutsitako portzentaje ona ez da jaitsi eta arabarrak errenta politarekin iritsi dira azken laurdenera (83-71). Erasoko intentsitateak aldea gehiago handitzea ekarri die urdin-gorriei. Azkenean, euskal taldeak etxeko erreskadako zortzigarren garaipena erdietsi du (112-89).
Pablo Lasoren gizonek bere hurrengo neurketari begiratzen diote. Larunbat honetan, 20:45etatik aurrera, etxeko txapelketako lehia berri bat izango dute Zurbanoko pabiloian Baxi Manresaren aurka.