Pablo Lasoren gizonek garaipen garrantzitsua lortu dute etxean talde galiziarraren aurka.
Baskoniak Leyma Coruña menderatu du (114-66) asteko Endesa Ligako bigarren erronkan. Pablo Lasoren gizonek etxeko txapelketako zazpigarren garaipena erdietsi dute Errege Kopan sartzeko borrokan jarraitzeko. Talde garaipen batean, sei jokalari urdin-gorrik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. 24 puntu, 5 errebote eta 28-ko balorazioarekin, TLC izan da norgehiagokako jokalaririk nabarmenena.
Leyma Coruñak estreinatuko markagailua Buesa Arenan. Pablo Lasoren gizonek beraien erritmoa ezarri dute kantxan, neurketako lehen abantailak lortuz. Atzeko lan onak korrika egiteko eta puntuak lortzeko aukera eman die urdin-gorriei, lehen laurdenaren amaierara hamar puntuko diferentziarekin iritsiz (22-12). Erasoko intentsitateak aldea handitzeko aukera eman dio talde arabarrari. Lau hiruko jaurtiketa jarraiek abantaila ona eman die Lasorenei bigarren zatiari begira (55-23).
Gidio berdina atsedenalditik bueltan. Baskoniak erasoko zein defentsako intentsitatea mantendu du, aurkariaren saskiraketak galaraziz. Urdin-gorriak 81 eta 44 iritsi dira azken laurdenera. Leyma Coruña talde gasteiztarra gelditzen ahalegindu da, baina azkenean Lasorenek erdietsi dute Endesa Ligako zazpigarren garaipena. Euskal taldeak 157 puntuko balorazioarekin amaitu du, txapelketako bigarren markarik onena izanik (114-66).
Euskal taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Leyma Coruñaren aurka asteko bigarren norgehiagokan. Pablo Lasoren gizonek maletak egingo dituzte Boloniara (ostirala, 20:45) eta Gironara (igandea, 17:00) bidaiatzeko.