Euskal taldeak hamargarren garaipena jarraian lortu du etxean Asvelen aurka.
Gasteiztarrek garaipen sendoa lortu dute Zurbanoko pabiloian. Pablo Lasoren gizonek partidaren agintea hartu dute hasieratik, amaieraraino jarraituz. Talde garaipen batean, zazpi jokalarik gainditu dute hamar puntuko balorazioa eta jokalari guztieik erdietsi dituzte puntuak. 21-eko balorazioarekin, Trent Forrest eta Chima Moneke izan dira urdin-gorri nabarmenenak.
Markus Howarden saskiratze batek eman dio hasiera partidari Buesa Arenan. Talde bisitariak neurketa berdintzea lortu du, baina Lasoren mutilek erasoa gogortu eta markagailuan alde egitea lortu dute lehen laurdenaren erdialdean. Etxekoek erdietsitako 8 eta 0-eko partzial batekin, lehen hamar minutuak 30 eta 14 amaitu dira. Baskonia sendo mantendu da eta erasoko joko bikainarekin, markagailuan aldea zabaltzen jarraitu du, entrenatzaile bisitariaren hutsartea eraginez. Urdin-gorriak 62 puntu saskiratuta iritsi dira aldageletara, Europako txapelketako lehen zati batean ezarritako errekorretik puntu bakarrera geldituz.
Etxekoen defentsak frantziarren saskiraketak eragozi ditu, korrika egiteko eta aldea handitzen jarraitzeko aukera emanez. Euskal taldea 39 puntuko errentarekin (92-53) iritsi da azken laurdenera. Azken minutuetan gidoi berdina mantendu da, Lasoren mutilek ez dute oina azeleragailutik altxatu eta hamalaugarren garaipena lortu dute Turkish Airlines Euroleaguen (111-75).
Baskonia bere hurrengo neurketari begira da jada. Pablo Lasoren gizonek beste hitzordu bat izango dute Buesa Arenan. Urdin-gorriek Basquet Gironaren aurka neurtuko dituzte indarrak igande honetan Endesa Ligako jardunaldi berri batean. Gainera, norgehiagoka amaitutakoan, 2025eko Itzulian lehiatuko diren taldeen aurkezpen ofiziala egingo da.