Bigarren zati on batek garaipena eman dio Baskoniari aurkari zuzen baten aurrean.
Pablo Lasoren gizonek garaipen garrantzitsua erdietsi dute etxean aurkari zuzen baten aurka. Bigarren zati on batean, markagailua irauli eta etxeko txapelketako 11. garaipena lortu euskal taldeak. 10 puntu, 7 errebote, 4 asistentzia eta 19-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis izan da norgehiagokako jokalaririk nabarmenena.
Urdin-gorrien aldeko 7 eta 0-eko partziala neurketa abiatzeko. Etxekoen defentsa onak aurkariaren saskiraketak galarazi ditu lehen minutuetan. Jaka Lakovicenek erantzun eta norgehiagoka berdintzea lortu dute lehen laurdena amaitzeko hiru minuturen faltan. Talde kanariarrak aurrerapausoa eman eta markagailuan aurretik jartzea lortu du (14-19). Baskonia hasierako erritmoa berreskuratzen ahalegindu da, baina talde kanariarrak ez dio utzi, markagailuko aldea mantenduz. Erasoan gehiago asmatuta, Kanaria Handia abantailarekin iritsi da atsedenaldira (32-44).
Aldageletatik bueltan, Baskoniak estutu egin du markagailuko diferentzia murrizteko helburuarekin. Bisitariek zail jarri dute, baina etxekoen erasoko joko onak aldea puntu bakarrera ekarri du azken laurdenari begira (59-60). Markus Howarden bi hirukok aurretik jarri du bere taldea. Azkenean, gasteiztarrek etxeko txapelketako hamaikagarren garaipena batu dute (84-80).
Baskoniak bere hurrengo neurketei begiratzen die. Urdin-gorriek Berlinera bidaiatuko dute txapelketa kontinentaleo erronka berri batean (osteguna, 20:00). Astea amaitzeko, Pablo Lasoren gizonak Madrilera joango dira Endesa Ligako lehiari aurre egiteko (igandea, 18:30).