Joventuti 77 eta 86-ko markagailuarekin irabazita, Endesa Ligako 27. garaipena lortu du Cazoo Baskoniak.
Bigarren zatian markagailua iraulita, garaipen garrantzitsua lortu dute Joan Peñarroyaren gizonek Badalonan (77-86). 23 puntu, 9 errebote eta 32-ko balorazioarekin, Rokas Giedraitis kapitainak partida bikaina jokatu du. 25 punturekin, Markus Howardek ere lagundu du garaipenean.
Urdin-gorriek hasiera zaila izan dute Olimpic-eko pabiloian. Bi minuturen ondoren, Rokas Giedraitisek, hiruko batekin, estreinatu du baskoniaren markagailua. Erasoan hainbat jokaldi on kateatuta, arabarrak markagailuan hurbiltzen ahalegindu dira baina bere erritmoa ezarrita, etxekoek aurretik amaitu dute lehen laurdena (28-21). Erasoko jokoan aurrerapausoa emanda, markagailua berdintzea lortu dute Joan Peñarroyaren gizonek bigarren laurdenaren erdialdean. Azken minutuak hobetu jokatu ondoren, Badalonako taldea iritsi da aurretik atsedenaldira (45-39).
Bi taldeen saskiraketak aldageletatik bueltan. Darius Thompsonen gidaritzapean, aldea murriztu du Cazoo Baskoniak. Erritmoa berreskuratuz, azken laurdenera aurretik iritsi dira arabarrak (63-64). Partidaren agintea hartuta, aldea 10 puntura eraman dute Joan Peñarroyaren gizonek norgehiagoka amaitzeko hiru minuturen faltan. Carles Duranenak ez dira errenditu baina Cazoo Baskoniak ondo kudeatu du errenta, txapelketako 27. garaipena lortuz (77-86).
Talde euskaldunak bere hurrengo erronkari begiratzen dio. Joan Peñarroyaren gizonak Buesa Arenara itzuliko dira, igande honetan (18:30), FC Bartzelonaren aurka, denboraldi erregular honetako etxeko azken partida jokatzeko. Garrantzi handiko lehian, txapelketako lidertza egongo da jokoan.