Aurtengo denboraldian, Carlos Martinez, Rinalds Malmanis eta Tadas Sedekerskis Baskoniako harrobiko jokalariek Araberri Basketen jokatuko dute utzita.
5+11 Fundazioak eta Araberri Basket Klubak haien indarrak batu eta kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute 2015ko ekainak 30arte (bi denboraldiz luzagarria). Saskibaloi jokalarien formazioa da kolaborazio hitzarmenaren oinarria. Bi klubek hitzarmenari etekina atera diezaioten, arabar saskibaloiaren proiektuaren oinarriak sendotzea eta guztion inplikazioa lortzea izango dira helburu nagusiak. Gauzak horrela, Araberri izango da jokalari kaptazioaren piramidearen punta.
5+11 Fundazioak eta Araberri Basket Klubak hurrengo aspektuetan kolaboratzeko konpromisoa hartu dute. Kirol arloan, 5+11 Fundazioak hiru jokalari utziko dizkio 2014-15 denboraldian Araberriri: Carlos Martinez, Rinalds Malmanis eta Tadas Sedekerskis. Metodologia, kirol eta kudeaketa arloan 5+11 Fundazioak aholkularitza eskainiko dio Araberriri. Honetaz gain, kirol materialean, azpiegituretan eta zerbitzu medikuan erraztasunak eskainiko dizkio. Baliabide berrien sorkuntza eta kosteen murrizketa helburu, bi kluben artean sinergiak bilatzeko asmoz egingo dute batera lan.
Saski Baskoniak kirolaren sustapena eta arabar saskibaloian erreferente izatea izan du betidanik helburu. Karakter sozial eta kirolaren sustapen honekin betetzeko, harrobi lana beti izan da Saski Baskoniaren kirol-modeloa. Gainera, kirol-modelo hau da egonkortasun ekonomikoaren oinarria eta kirol-helburuen lorpena ezinezkoa izango litzateke egonkortasun hau gabe.