1982-1983 denboraldiari keinu egiten dion zazpigarren retro elastikoa da eta dagoeneko salgai daude
Historiari eutsiz, talde arabarrak, Baskonia Classics lerroko kamiseta berria kaleratu du. Zazpigarren retro elastikoak, 1982-1983 denboraldian taldeak jantzi zuen Forondako Aireportuari egiten dio keinu. Nostalgikoenentzat diseinatutako jantzia da, eta dagoeneko salgai dago Baskoniako kanal ofizialetan.
1983ko urtarrilaren 23an, Badalonako Joventuten aurkako partidan, estreinatu zuen elastiko hori talde gasteiztarrak. Iñaki Iriarte entrenatzaile zelarik, Iñaki Garayalde, Salvador Diez, Javier Legarreta, Javier Davadillo, Jesus Iradier, Luis Maria Junguitu, Mikel Cuadra, Kepa Segurola, Javier Etayo eta Claude Gregory-k osatzen zuten taldea.
Gasteizko aireportua eta hegazkin baten silueta dira laurogeiko hamarkadaren hasiera gogorarazten duen kamiseta honen elementurik nabarmenenak. 40 urte geroago, jantzi ikoniko horren erreplika dagoeneko salgai dago, bai online dendan bai Baskonia-Alaves dendan, edizio mugatu batean, Stik XXLra doazen tailetan.